Iñaki Aiertza eta Gorka Eizmendi aurrenak, Ausejoko lur gaineko rallyan

Uztarria.eus 2017ko mai. 8a, 11:03

(Victor SJ)

Bigarren sailkatu ziren Carlos Aldecoa eta David Garcia, eta podiuma osatu zuten Txus Jaiok eta Jesus Urkidik. 

Iñaki Aiertzak eta Gorka Eizmendik (Mitsubishi Lancer Evo X) Ausejoko (Errioxa) lur gaineko rallya irabazi zuten joan den zapatuan, hilaren 6an. Lagun Artea eskuderiako gidariek, 26:14 denbora eginda, zazpi segundoko aldea kendu zieten bigarren sailkatuei, Carlos Aldecoari eta David Garciari (Ford Fiesta R5). Aurrenak baino hamaika segundo beranduago, hirugarren iritsi ziren helmugarra Txus Jaio eta Jesus Urkidi (Mitsubishi Lancer Evo IX), podiuma osatuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide