Alberto Belokik irabazi du Sokamuturra lehiaketako Sari Herrikoia

Uztarria.eus 2017ko mai. 8a, 16:00

Epaimahaiak martxoan hala egin bezala, herritarrek ere haren lana aukeratu dute onena bezala.  

Imanol Elias Sokamuturra argazki lehiaketan beste sari bat jaso du Alberto Beloki azpeitiarrak. Epaimahaiak martxoan hala egin bezala, herritarrek ere haren lana aukeratu dute, eta boto gehien jasota, Sari Herrikoia eskuratu du.

Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa egon da zabalik apiriletik Sanagustin kulturgunean, eta tarte horretan herritarrek botoa emateko aukera izan dute. Lehiaketako aurtengo sari nagusia ere berak irabazi du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide