'Guk ibilitakoak gureak dira' erakusketa ikusgai dago, Sanagustinen

Uztarria.eus 2017ko mai. 9a, 19:26

Pello Mariñelarena preso zenak egindako arte lanen erreprodukzioen erakusketa da Guk ibilitakoak gureak dira, eta atzotik ikusgai dago Sanagustin kulturgunean. Zabalik izango da maiatzaren 22ra arte. 

Mariñelarenak egindako 21 koadrok eta hainbat poema eta testuk osatzen dute Salatzen Dut Hilabetearen barruan Azpeitiko Sarek antolatutako erakusketa. Ikusgai dauden lanak originalen kopiak dira, baina originalak erosteko aukera dago. Interesa duenak azpeitikosareherritarra@gmail.com helbidera idatzi edo 685-730 792 telefonora deitu behar du eskaera egiteko.

Sarek azaldu duenez, "Mariñelarena 1993ko maiatzaren 15ean hil zen Parisko Antoine Beclere ospitalean. Gaixorik zela, mediku arretaren faltagatik hil zen espetxean". Hori horrela, Sare Herritarrak haren lanekin osatutako erakusketa ibiltaria abiatu zuen iaz, eta orain Azpeitiko Sarek Sanagustinera eraman ditu Mariñelarenak egindako koadroak zein testuak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide