Azpeitiarrok zaintzen al dugu geure burua?
Gero eta gehiago. Egungo bizi erritmoak, gaixotasunek... Oro har, bizi ditugun egoera eta gertaera ezberdinek pizten digute zaintzeko nahia.
Kontsoladoreak, bola txinak... jostailu erotikoak dituzu zure dendan.
Bai, gauza ezberdinetarako. Normalean, bola txinei erabilpen terapeutikoa ematen zaie zoru pelbikoa lantzeko. Kontsoladoreak, berriz, plazerrerako erabiltzen dira.
Zer produktu naturalek lagundu dezake desio sexuala igotzen?
Makak. Jalea batzuek ere libidoa igotzen laguntzen dute. Bere garaian sobretxo batzuk ere egon ziren. Sobreetan olioa izaten zen, eta aluan emateko erabiltzen zen.
Harreman osasuntsu bat izateko zer da beharrezkoa?
Elkar ulertzea alor guztietan. Horrekin edozein lekutara joan zaitezke, neska! Mendira, ohera...
Zer esango zenioke armairutik atera nahi duenari?
Atea zabaltzeko lasai asko.
Zeloei buruz zer iritzi duzu?
Oso traizioneroak direla.
Zerk egiten zaitu erakargarri?
Begiek. Horiekin hitz egiten dut askotan.
Zerk sorgintzen zaitu?
Ardo onak, kar, kar, kar.
Osagarri bat?
Kulero fin polit batzuk.
Gustuko gorputz atal bat?
Bularrak.
Bidaiatzeko leku bat?
Mexiko, handik etorri berria naiz. Baina, egia esan, edozein tokitara bidaiatuko nuke.
Usain bat?
Limoia, freskotasuna.
Janari goxo bat?
Likordun bonboiak.
Oilo ipurdia jartzen dizun abesti bat?
Benetako oilo ipurdia Xalbadorren heriotza elizan entzuteak.
Plan borobil bat?
Afaria konpainia eder batekin. Erlojurik gabe patxada ederrean, egiten duguna egiten dugula elkarrekin gozatuz.
Oroitzapen polit bat?
Marokoko basamortuan, isiltasun ederrean, ilunabarra hondarrezko menditxo eta jaima artean ikustea eta sentitzea.