'Aparkatu zure axolagabetasuna' erakusketaren bisita gidatua egingo dute bihar

Uztarria.eus 2017ko mai. 10a, 19:19

Soreasuko lur azpiko aparkalekuan izango da, 19:00etan hasita. Caritas Gipuzkoak antolatu du egitasmoa. 

 

Maiatzaren 2tik 14ra Caritas Gipuzkoak Soreasuko aparkalekuan antolatu duen erakusketa da Aparkatu zure axolagabetasuna. Gizarte bazterkeriarekin zerikusia duten egoera desberinak aurkezten ditu erakusketak, eta edonork izango du bertaratzeko aukera. Erakusketaren bisita gidatua bihar, maiatzaren 11, izango da 19:00etan hasita. Aparkalekuaren ibilgailuen sarreraren ondoan elkartuko dira gerturatutako guztiak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide