Zapatuan emango diote hasiera Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen programari

Uztarria.eus 2017ko maiatzaren 10a

Soreasuko Sebastian Donearen parrokia. (Euskadi Turismo)

Azpeitian zapatuan bertan egingo dute aurreneko bisita gidatua Soreasuko Sebastian Donearen parrokira, 12:00etan. Abendura bitartean, hainbat bisita egingo dituzte Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan. Bisita gidatuetan parte hartzeko, Loiolako Turismo Bulegoan eman behar da izena.

Bisita gidatuen Ignaziotar Lurraldeko Ezkutuko Altxorrak programa abiatzear da. Zapatuan, hilaren 13an, hasi eta abendura bitartean egingo dituzte bisitak, Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeetako "harribitxiak" ezagutzeko.

Azpeitian zapatu honetan egingo dute aurreneko bisita, eta Soreasuko Sebastian Donearen parrokia bisitatzeko aukera izango da, 12:00etan hasita. Azpeitian ez ezik, Azkoitian eta Zestoan ere egingo dituzte bisita gidatuak abendura bitartean. 

Hona hemen egitaraua osorik:

Maiatzak 13, zapatua.

- Soreasuko Sebastian Donearen parrokia (Azpeitia), 12:00etan.

- Artea eta musika Santa Kutzeko monastegian (Azkoitia) 17:00etan.

Maiatzak 14, igandea.

-Gune historikoa (Zestoa), 12:00etan.

Ekainak 10, larunbata.

-Erdi aroko almendrak eta gune ignaziotarrak (Azpeitia), 12:00etan.

Ekainak 11, igandea.

-Ilustrazioko Azkoitia, 12:00etan.

Uztailak 8, larunbata.

-San Ignazioren paisaia (Azpeitia), 10:00etan.

Uztailak 9, igandea.

-Aizarnazabaletik San Kristobal ermitara ibilbidea, 11:00etan.

Abuztuak 12, larunbata.

-Eliza nagusia, idi dema plaza eta Zubialde (Aizarnazabal), 12:00etan.

Abuztuak 13, igandea.

-Gune historikoa (Zestoa), 11:00etan.

Irailak 9, larunbata.

-Azkoitiko inaziotar guneak, 12:00etan.

Irailak 10, igandea.

-Erdi Aroko almendra eta gune inaziotarrak (Azpeitia), 12:00etan.

Urriak 14, larunbata.

-Amabirijinaren Jasokundearen Parrokia emango da ezagutzera bisitan eta organo kontzertuaz gozatu ahalko da (Azkoitia), 18:00etan.

Urriak 15, igandea.

-San Inazio 1535 (Azpeitiko Elosiagako Santa Luzia ermita eta sagardoaren lurra), 12:00etan.

Azaroak 11, larunbata.

-Aizarnazabaletik San Kristobal ermitara ibilbidea, 12:00etan.

Azaroak 12, igandea.

-Gune historikoa (Zestoa), 12:00etan.

Abenduak 6, asteazkena.

-Azkoitiko Inaziotar guneak, 12:00etan.

Abenduak 7, osteguna.

-Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokia, 12:00etan.

Abenduak 8, ostirala.

-Azkoitiko Santa Kutz ermita, 12:00etan.

Abenduak 9, larunbata.

-Erdi Aroko almendra eta gune inaziotarrak (Azpeitia), 12:00etan.

Abenduak 10, igandea.

-Ilustrazioko Azkoitia, 12:00etan.

Ignaziotar Lurraldearen Ezkutuko Altxorrak hiru bailaretako garapen agentziek kudeatzen dute; Debagoieneko Mankomunitateak, Uggasak eta Iraurgi Berritzenek.

Bisita gidatuetan parte hartzeko, Loiolako Turismo Bulegoan eman behar da izena, 943-15 18 78 telefonora deituta edo info@tierraignaciana.com helbidera idatzita. Bisita gidatuetako sarrera hiru euro ordaindu beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide