Eguzkia eta euria, 'Erromako zubia'

Uztarria.eus 2017ko maiatzaren 11

Herritar batek Uztarriari igorritako argazkia da honakoa. Atzo arratsaldean izandako euri zaparradaren ostean, ostadarra agertu zen zeruan aspaldiko partez, eta herritar andanak atera zituzten 'Erromako zubiaren' argazkiak, bakoitza zegoen lekutik. Argazki hau bidali duen herritarra plazan zen ostadarra agertu zen unean, eta horrela harrapatu zuen momentua. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide