Lana utzi eta nire haserrea adieraztera joango naiz Donostiako manifestaziora, ni bezala haserre daudenekin batera hortzak erakustera.
Hobekuntzak ez dira zerutik etortzen. Hobekuntzak ez datoz lanpostuari lotuta. Hobekuntzak pixkanaka-pixkanaka lortzen joan gara orain dugunera iristeko. Asko egin dugu aurrera azken hogeita hamabost urteetan. Garai hartan gauzak ez ziren horrela, ezta gutxiago ere. Lan asko egin behar izanda eta mobilizazio dexente.
Grebara aterako garen batzuri amorru pixkat emango digu mobilizazio bitartez lortuko diren gauzak denon probetxurako izatea, greba egin ala ez. Hori hor dago baina horrek ezin gaitu eraman geldirik egotera.
Nik jada urte mordoa daramat hezkuntzan eta laister jubilatuko naiz, nahiko baldintza onetan. Atzetik datozenak ez dituzte nik izango nik ditudan baldintzak. Ez dakit horretaz ondo ohartzen diren. Baliteke egoera prekarioagoan egoteak beldurra ematea grebara irteteko. Baina beldurrak mugitzen uzten ez badie, etorriko diren murrizketak irenstea eta irenstea baino ez zaie geratuko.
Presionatu egin behar dugu gobernua. Presionatu egin behar dugu, lortuak genituen eskubide batzuk galdu egin ditugulako, lan-baldintzak okertzen ari direlako, Madrilek inposatutakoa hemen genuena baino txarragoa izanik, apurka-apurka ezartzen ari direlako disimulu gutxirekin.
Eskola publiko on bat nahi dut. Ikasleari, irakasleari eta herri honi gero eta zerbitzu hobeago bat emango diona.
Nik greba egingo dut.