Arratsaldea eta gaua bereziki musikalak izan ziren atzo Azpeitian. Gauean, sarrera denak aurrez agortuta, Sanagustin kulturgunean Iker Laurobak eta Gatibuk eman behar zuten kontzertuaren atarian, handik metro gutxira Udal Musika Banda igo zen plaza Nagusiko kioskora (argazkian), aurrean zein inguruan zituzten ikus-entzuleei Zaharrak berri kontzertua eskaintzeko.