Hilero, bigarren igandez egin ohi duten bezala, dozena inguru lagun dantzan aritu ziren plazan hilaren 12an, Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberri Ikastolako Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Kulturaz Kooperatibak antolatutako muxikoetan. Eguraldia lagun, Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu zituzten beste behin, Azpeitiko plaza girotu bitartean. Honakoa, Jexux Artola argazkilariak joan den igandeko dantza jauzietan ateratako irudia da.