Eskola kirola bultzatzeko hitzarmena sinatu dute ikastetxeek eta Udalak

Uztarria.eus

Azpeitiko Udalak eta herriko ikastetxeek eskola kirola bultzatzeko konpromisoa berresteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren helburua da ikastetxe guztien artean eskola kirola dinamizatzea, agenda diseinatzea eta ikasturteko ekintzetan koordinatuta aritzeko baliabideak izatea.

Udalak eskerrak eman dizkie ikastetxeei eta herriko kirol elkarteei eskola kiroleko ia ekintza guztiak elkarrekin garatzen dituztelako. "Kirolean emaitza izugarriak lortzen ditugu Azpeitian; igeriketan, saskibaloian, lasterka, futbolean… eta horren guztiaren oinarrian dago ikastetxeek zein elkarteek herritarrekin txikitatik kirolerako zaletasuna lantzeko duten konpromisoa", azaldu du Eneko Etxeberria alkateak.

(Argazkian, ikastetxeetako eta Udaleko ordezkariak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide