Euskal presoen eskubideen aldeko polka erraldoia, plazan

Uztarria.eus 2017ko mai. 20a, 21:42

Salatzen Dut Eguna da gaur, maiatzak 20, Azpeitian, Sarek euskal presoen eskubideen alde antolatutako eguna, hain zuzen. Gauera arte luzatuko den egitaraua prestatu dute gaurko, eta egunaren ia erdia igarota, ez da festarako eta aldarrirako tarterik falta izan. 18:00etan manifestazioa egin dute plazatik abiatuta, eta mobilizazioa amaitzean euskal presoen eskubideen alde polka erraldoia dantzatu dute dozenaka herritarrek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide