Jakes Elosegik irabazi du kimuen mailako Berezkoen Pilota Txapelketa

Uztarria.eus

Jakes Elosegi txapela jantzita, Iker Irribarria alboan duela. (Ilunpe)

Azpeitiko Ilunpe taldeko Jakes Elosegi eta Añorga taldeko Noa Unanue pilotariak ziren finala jokatzekoak, baina Unanuek osasun arazoak zituenez, ez zuen finala jokatzerik izan.

Atzo, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, Eskuzko Berezkoen Txapelketako finala jokatu zuten mutilek, kimuen mailan. Azpeitiko Ilunpe taldeko Jakes Elosegi eta Añorga taldeko Noa Unanue pilotariak ziren finala jokatzekoak, baina Unanuek osasun arazoak zituenez, ez zuen finala jokatzerik izan. Hala, pilotari azpeitiarrarentzat izan zen txapela zuzenean.

Iker Irribarria egungo eskuz banakako txapeldunak eman zion saria Elosegiri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide