Lan istripua izan da gaur, asteartea, goizean, Landetako Lan Mobel enpresan. Makina batekin izan du istripua beharginak, eta Zumarragako ospitalera eraman dute.
Eusko Jaurlaritzaren Lan Segurtasunerako Institutuak, Osalanek, jakinarazi duenez, langileari frogak egiten ari dira ospitalean, baina ez du zauri larririk. Osalanek azaldu duenez, makina batean harrapatuta gelditu da behargina, eta horren ondorioz kolpeak ditu.