Zer esan nahi du zuretzat Azpeitiko musika banda zuzentzeak?
Ohorea, eta, aldi berean, ardura handia, batzuetan lan karga handia ere badelako. Baina, oro har, gustura nago.
Azpeitiko bandan adinako gidaritza du Unaik ohe kontuetan?
Bai, tokatzen denean bai. Egoeraren arabera, gidaritza ere aldatzen da.
Musika bandaren zein abestik altxatzen du azpeitiarra?
Dudarik gabe, inauteri goizeko Dianak. Altxatu, altxatu... ez dakit hitz egokiena den, ordu horretan gradu etilikoak ere eragin handia du eta, kar, kar, kar.
Gau erromantiko baterako zer musika instrumentu aukeratuko zenuke?
Hammond B3 organoa, Leslie anplifikagailuarekin.
Eta gau ero baterako?
Gitarra elektrikoa ondo distortsionatuta.
Zer nahiago: tono maiorrean edo menorrean?
Beti maiorrean.
Duo eder bat egiteko zerk lagun dezake?
Ondoan duzuna ezagutzeak, arreta elkarrengan jartzeak eta elkar ulertzeak.
Ligatzeko zein kantu aukeratuko zenuke?
Pereten Que suerte.
Sekretu txikiren bat esango?
Sekretuak ez dira kontatzen.
Pertsona batengandik zerk erakartzen zaitu?
Alaitasunak eta irribarre politak.
Altxor egiten zaituen ezaugarri bat?
Lagunen laguna naizela, onerako eta txarrerako.
Zerk lotsatzen zaitu?
Laguntza eskatzeak.
Zein da zuretzat pelikula inspiragarri bat?
Norbere bikotekidearekin egiten dena.
Txoko bat?
Xoxote punta.