Irribarria-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta, Urrestillan

Uztarria.eus

Irribarria eta Rezusta binakako txapeldunak elkarren aurka arituko dira. (Aspe Pelota)

Ekainaren 16an jokatuko da sanjuanetako aurtengo pilota jaialdia, 22:00etan hasita. Sarrerak Urrestillako Lorea eta Auntxa tabernetan daude salgai jada. 

Ekainaren 16an, ostiralean, bi pilota partida jokatuko dira Urrestillako Txikuri Pilotalekuan, San Juan festetako egitarauaren barruan. 22:00etan hasita, lehenengo Ugalde eta Merino I.a, Errandonearen eta Irustaren aurka arituko dira; eta, jarraian, Irribarria eta Zabaleta, Altuna III.aren eta Rezustaren aurka.  

Sarrerak salgai daude jada Urrestillako Lorea eta Auntxa tabernetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eserleku guztiak agortu dira eta zutikako sarrerak bakarrik gelditzen dira salgai. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide