Txiki-txoko ludotekan, Azpeitia
Jaio nintzenean, bulba nuelako, neska izena jarri zidaten. Eta txikitatik, neska izan behar nuela erakutsi eta behin eta berriz esan didate. Zer dagokidan eta zer ez. Nolakoa izan behar dudan eta zer sentitu behar dudan. Paretak arroxa kolorez pintatu zizkidaten eta panpinak oparitu. Gerora etorri ziren "marimatxo", "lesbiana", ostiak eta jipoiak. Eta nik garbi nuen, nahi nuena izan nahi nuela.
Transexualitatea lehen pertsonan: izenburu hori jarri diogu Xabier Lozanorekin antolatu dugun hitzaldiari. Maiatzak 30ean izango da, 19:00tan Txiki txoko ludotekan.
Arau, norma, normaltasun, armairu eta autobus laranjak eraistera gatoz! Ondoren, afari tertulia izango dugu patxadaz eta goxo hausnartzeko, eztabaidatzeko edo nahi duguna egiteko!