Azpeitiko Urola Ikastolako DBHko 4. mailako frantseseko ikasleak Eurocité Kongresuan izan dira aurtengoan ere, eta Irungo Ficoba kongresu jauregian aurkeztu dituzte beren bizipenak. Ehunka ikasleren aurrean beren esperientziak frantsesez partekatu ondoren, bazkaritarako tartea hartu eta jolasak eta dantzak izan zituzten arratsaldez, euskara, gaztelania eta frantsesa komunikazio bide izanik.
(Argazkia: Urola Ikastola).