Ekaina ate joka dago. Behin ekainean murgildutakoan, berehala sartzen gara uztailean, eta konturatzerako sanferminak ospatzen ari gara. Saninazioak ere uste baino azkarrago iristen dira.
Horregatik, Marea Arroxa martxan hasteko garaia da. Indarrak batu, helburuak finkatu eta herritik eta herriarentzat izango diren festak antolatzeko unea da. Beraz, aurreneko urratsak egiten hasteko batzar irekia egingo du Marea Arroxak hurrengo asteartean, ekainaren 6an, 21:00etan plazako arkupetan.
Animatu, eta izan festa herrikoien marearen olatu!