Hazparnen izan dira Urola Ikastolako ikasleak

Uztarria.eus 2017ko ekainaren 1a

Maiatzaren 23an, Urola Ikastolako ikasleek Hazparnera bidaia egin zuten urtero bezala. Aurtengoan, 30. urteurrena aitzakia hartuta, plan "aberatsagoa" egin zutela azaldu dute. 

Lehenik, Elyuhar kolegioko hezkuntza erakundearen jarduna ezagutu zuten, eta eraikina, aretoak ikusi eta langileak ezagutu zituzten, besteak beste. Egunerokotasunera gehiago hurbiltzeko asmotan, ikasleak klaseetan sartu ziren eta frantsesez jarraitu zituzten klaseak: teknologia, matematika, historia... Horrez gain, goiza amaitzeko, bi ikastetxeetako ikasleek jolasak egin zituzten harremanak areagotzeko. 

Bazkalorduan, bertako ikasleekin egin zuten otordua kolegioan, eta haiek prest zutena jan zuten Urola Ikastolako ikasleek ere: ratatouille, wings de pulets eta abarrak. Arratsaldean, berriz, Hazparne inguruak ezagutzeko rafting saioa egin zuten Urola Ikastolako ikasleek, eta bertako inguruak ezagutu zituzten ibaitik. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide