Gaurtik ekainaren 16ra bitartean ikusgai egongo da Mai Vazquez-Domenech azkoitiarraren erakusketa, Sanagustin kulturgunean. Barneko sentimenduak eta arimaren espiritualtasuna irudikatu ditu akrilikoan egindako hamaika margolanetan, eta Atman izena jarri dio bildumari. Hain zuzen ere, jendeaurrean Atman bilduma ikusgai jartzen duen estreineko aldia du azkoitiarrak.
Vazquez-Domenechek urteak daramatza margolanak egiten. Azkoitiarra bere ibilbide artistikoan lehiaketa askotara aurkeztu ez bada ere, hainbat sari irabazitakoa da. Besteak beste, lagin kolektibo batekin Lehen Sari Berezia lortu zuen Azkoitian, eta Elias Salaberria zena oroitzeko egiten den estilo libreko Pintura lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen Lezon.
Mai Vazquez-Domenechi egindako erreportaje osoa irakurgai, hemen.