Bihar, ekainak 3, IV. Trikiti Txapelketa egingo dute Sanjuandegin, festen egitarauaren barruan. 17:00etan emango diote hasiera txapelketari festetarako muntatu duten karpan. 18 urtetik beherako gazteek hartuko dute parte biharko jaialdian, eta guztira sei bikote arituko dira lehian. Irabazleari auzoko Etxeberri soinujoleak jarriko dio txapela aurtengoan.
Hauek dira parte hartuko duten bikoteak:
- Leire Uranga (Zestoa, 14 urte) eta Iraia Arteaga (Urrestilla, 14 urte).
- Intza Illarramendi (Zestoa, 11 urte) eta Maria Illarramendi (Zestoa, 8 urte).
- Izaro Oleaga (Aizarnazabal, 14 urte) eta Jurgi Ituarte (Aizarnazabal, 13 urte).
- Eider Tolosa (Hernani, 17 urte) eta Lierni Tolosa (Hernani, 14 urte).
- Lierni Tolosa (Hernani, 14 urte) eta Elaia Diaz (Hernani, 12 urte).
- Aitor Uzkudun (Errezil, 16 urte) eta Naiara Urresti (Getaria, 17 urte).