2017-2018 denboraldiko teknifikazio eskolan izena eman daiteke

2007, 2008 eta 2009. urteetan jaiotako gaztetxoek 2017-2018 denboraldiko Lagun Onakeko teknifikazio eskolan izena eman dezakete jada. Lagun Onak taldearen web orrian eman daiteke izena, inprimaki bat beteta.  Izena emateko azken eguna irailaren 30a izango da. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan gurekin, 943-81 59 07 telefonora deituta edo info@lagunonak.com helbidera idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide