Alberto Beloki argazkilariak Israelera egindako bidaiko argazkien erakusketa eskainiko du, bihar

Uztarria.eus

Alberto Beloki

21:30ean hasiko da proiekzioa, Azpeitiko Argazki Elkartean. 

Azpeitiko Argazki Elkarteko kide den Alberto Belokik Isralera egindako bidaian ateratako argazkiekin osatutako bilduma ikusteko parada izango da bihar. Interesa duen edonork izango du Argazki Elkarteak Perez Arregi Plazan duen egoitzara bertaratzeko aukera. Proiekzioari 21:30ean emango zaio hasiera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide