Su eman diote Pablo VI kaleko zuhaitz bati

Uztarria.eus 2017ko ekainaren 7a

Pablo VI kaleko palmondo bati su eman diote herritar batzuek gaur, ekainak 7, arratsaldean. Udaltzaingoak 19:15ak aldera izan du gertatutakoaren berri, eta sua izan den lekura hurbildu dira. Udaltzaingoa ez ezik, Ertzaintza eta suhiltzaileen hiru kamioi gerturatu dira Pablo VI kalera. Minutu gutxiren buruan lortu dute sua itzaltzea. Gertaerak ikusmin handia sortu du inguruan ziren herritarren artean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez dakite nork eta noiz eman dion su zuhaitzari. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide