Javi Jauregi: "Norbaitek haurdunaldia izan nahi badu ezin duen bati laguntzeko, zergatik ez?"

Ataria.eus 2017ko ekainaren 11

Javi Jauregi, bere semearekin. (Ataria.eus)

2010ean jaio zen Javi Jauregi Azpeitiko bizilagunaren semea. Barne hausnarketa batean hasi eta aita izan nahi zuela ondorioztatu zuen. Prozesua zaila izan zen, baina argi zuen.

Abokatu batekin jarri zen lehenik harremanetan, eta adopzioaz hitz egin zuten. "Ez zidan gomendatu, prozesu luzea eta zaila dela esan zidan eta haurrarentzat luzera arazoak ekarri ditzakeela ere aipatu zidan. Aita bakarreko familia izanda arazoak biderkatu egiten ziren eta bide hori baztertu nuen", esan du.

Orduan ere kontraesanak eta talkak sortzen ziren haurdunaldi subrogatuaren aldekoen eta kontrakoen artean, baina ez zen pil-pilean zegoen gaia, gaur egun ez bezala. "Ez zen zaila izan azalpenak ematea, sentimenduetara jotzen baitut nik. Zergatik ez dio emakume batek aita izan nahi duen bati lagunduko? Maitasuna jartzen dut nik erdigunean". Haurdunaldia izan zuen amak ez du umearekiko lotura afektiborik, "argi zituen gauzak hasieratik", esan du. "Emakume horrek ni lagundu nahi ninduen. Berak bazituen bere seme-alabak, eta seme-alabak izan nahi eta ezin dutenei lagundu nahi zien. Maitasun ariketa hori egin nahi zuen. Zergatik ez du bada egingo? Nahi badu... Ez da prostituzioa, berak horrela esaten zidan, ez dela prostituitu, haurra izan nahi duen bati lagundu dio, besterik ez", gaineratu du.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Ataria.eus orrialdean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide