Igandean, ekainak 18, Katapulta Tour egitasmoa berriro itzuliko da Sanagustin kulturgunera, oraingoan Perlaken eta Ane Leuxen kontzertuekin. Sanagustin kulturguneko arkupea eszenatokian eskainiko dituzte zuzenekoak, 19:00etan hasita. Kontzertuetako sarrera doan izango da.
Perlak, 2013an sortu zen zarauzko taldea da, eta indie post punk estiloa lantzen dute. Orduztik, bi disko plazaratu dituzte: Perlak eta Itzaletatik. Egun, Miren Narbaizak, Maite Martiarenak, Patxi Agirrek eta Ilargi Agirrek osatzen dute taldea.
Ane Leux, berriz, azkenengo urteak Colombian bizi izan dituen donostiarra da. Bogotako abesbatzan eta tabernetan hasi zen abesten, eta egun, John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musika taldeetako partaideekin batera dabil bere musika taldean. Leuxek, Sense albuma kaleratu zuen 2016an.