Umeentzako jolasekin eta txokolatadarekin agurtu dituzte Nuarbeko festak

Uztarria.eus 2017ko eka. 13a, 12:53

Joan den zapatu arratsaldean bota zuten suziriarekin lehertu zen festa Nuarben, eta hiru egunez jai giroan murgilduta ibili dira auzoan. Larunbatean, besteak beste, Zezen Beltz elkartekoen eskutik sokamuturra ibili zen. Igandean, berriz, puzgarriak eta Irrien Lagunen ikuskizuna izan ziren eguneko bi hitzordu nagusiak. Eta atzo, astelehena, Trinidade festak agurtzeko umeentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada izan ziren.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide