Elizkaleko korputzetako erretz txapelketa izango da zapatuan

Uztarria.eus 2017ko eka. 14a, 12:24

Mugari tabernan izango da aurtengo Erretz

Mugari tabernan egingo dute txapelketa, 16:00etan hasita. Izen-ematea tabernan bertan egin beharko da. 

Elizkaleko Korputz jaiak ekainaren 22an hasiko badira ere, festetan murgiltzen hasteko XXX. Erretz Txapelketa antolatu dute zapaturako. Urtero antolatzen dute hitzordua Elizkalean, eta aurtengoan Mugari tabernan egingo dute. Izen-ematea tabernan bertan egin beharko da. 

Txapelketa 16:00etan hasiko da, eta antolatzaileek herritarrei dei egin diete bertan parte hartzera animatu daitezen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide