Itxulapikoetan jasotako hitz guztiak Azpeitiarrez Natul webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea

Azken asteetako geldialdiaren ondoren, itxulapikoetan jaso eta plazaratzeko gelditzen ziren hitzak Azpeitiarrez Natul egitasmoaren webgunean daude jada. Perla ederrak, dudarik gabe. Arbialdi, haundiorkiyek, hoi perkala, horretxeatikentxe, illetargiye, jantxakurre, lamarie, lau pelau, txotx berriye edota ur-zikiñe bezalako hitzak ikusi ahal izango dira bertan. Eta baita ere Nike nahiko nike, nike nikiye edo Tonto faltie etorrikoek gaanta laiste! bezalako espresioak ere.

Orain arte plazaratutakoez gain, badaude esanahai garbirik ez duten hitzak eta esanahaiak ere, eta horien esanahia edo zein testuingurutan erabiltzen diren jakitea da helburua. Hauek dira zehazteko falta diren hitzak: 

  • Goxolagune
  • Gure etxien ollaskuek ipurdiye kalealdea beire!
  • Jan patata ta jo potota
  • Mortzongue
  • Motxoskaie
  • Porkatxa
  • Txaapa
  • Txitximore

Esanahia jakinez gero webgunera edo natul.euskeraz@gmail.com helbidera idaztea eskertuko litzateke.

Behin itxulapikoetan jasotakoak argitaratuta, ikastetxeetatik eta jendeak egindako ekarpenetatik jarraitzea da datozen asteetako asmoak. Badakizue, jo webgunera hiztegia ikusi edota ekarpenak egiteko.

Eskerrik asko eta segi horrelaxe!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide