'Ignacio de Loyola' filma emango dute asteburuan Soreasun

Uztarria.eus

Bi film ikusteko aukera izango da asteburuan, bi agertokitan. Soreasu antzokian, oraingoan film bakarra programatu dute, Paolo Dy zuzendariaren Ignacio de Loyola (Filipinak, 2016). San Inazioren bizitzan oinarritutako lana joan den ekainaren 6an aurrestreinatu zuten Loiolako basilikan. Soreasun, zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan emango dute.

San Martin egoitzan ere izango da zineaz gozatzeko parada datorren astelehean. 17:00etan hasita, Juan Jose Campanellaren El hijo de la novia filma (Argentina, 2001) emango dute han.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide