Hasi da infantil nesken Azpeitia Cup

Uztarria.eus

Aurreko asteburuan kimu mutilena egin ondoren, gaur goizean hasi da infantil nesken Azpeitia Cup txapelketa. 34 talde ari dira parte hartzen lehian; horien artean, Espanyol, Reala, Athletic, Oiartzun, Rayo Vallecano, Eibar, Osasuna, Lagun Onak, Anaitasuna, Zarautz eta Zumaiako. Jendetza bertaratu da Garmendipe futbol zelaira, nesken futbolaz gozatzera. Gaur arratsaldean jarraituko du txapelketak, eta bihar, igandea, jokatuko dute finala.

Hona hemen, gaur goizeko irudi batzuk:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide