Mendi irteera antolatu du Baigerak uztailaren 8rako

Uztarria.eus 2017ko ekainaren 22a

Azkoitiko Urrategi auzoko ermita.

Azkarate-Sargoate-Urrategi-Azkoitia izango da egingo duten ibilbidea. Izen-ematea uztailaren 5ean itxiko da. Txangoan izena eman nahi dutenek, Baigeraren bulegoan egin dezakete, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era.

 

Baigera Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak ibilaldia egingo du uztailaren 8an, zapatua. San Martin egoitzaren aurretik irtengo dira autobusez 09:00etan, eta handik Azkaratera igoko dira. Ondoren, Sargoate eta Urrategitik igaroko dira, eta Azkoitira jaitsiko dira txangoari amaiera emateko. Indarrak biltzeko, hamaiketakoa egingo dute Azkoitiko jubilatuen elkartean. Itzulera lineako autobusean egingo dute, 14:30ean. Itzulerako autobusa norberak ordaindu beharko du. 

Ibilaldian izena eman nahi dutenek, Baigeraren bulegoan egin behar duten izen-ematea, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era bitartean. Izena emateko azken eguna uztailaren 5a, osteguna, izango da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide