Eliteko ibilgailu klasikoak ikusgai izango dira igandean, Loiolan

Uztarria.eus 2017ko eka. 23a, 18:36

Ibilgailu klasiko bat, 1915eko argazki batean. (Zestoako Udala)

Autozaleak eta eliteko 29 ibilgailuak 17:30ean iritsiko dira santutegiaren atarira, eta han egongo dira ikusgai ordubete inguru. Gaur izango dira ikusgai aurrenekoz, Zestoako Laranjadi plazan.

San Sebastian Circuit Spirit Azpeitira iritsiko da igandean, ekainak 25. Autozaleak eta eliteko 29 ibilgailuak 17:30ean iritsiko dira santutegiaren atarira, eta han egongo dira ikusgai ordubete inguru.

Gaur, ostirala, 20:00etatik aurrera izango dira ikusgai aurrenekoz, Zestoako Laranjadi plazan, asteburuan Bainuetxean elkartuko diren autozaleen eskutik. Igandean, berriz, 14:30etik 17:00etara izango dira ikusgai. 

Ipar Euskal Herrikoak eta Frantziakoak dira topaketan parte hartuko duten guztiak. Zestoan eta Azpeitian egingo dituzten bi erakusketak ez ezik, Gipuzkoan, Nafarroan eta Bizkaiko kostaldean barrena ibiliko dira ibilgailu klasikoak eta beren jabeak asteburuan. Legazpiko Mirandaola, Leitza, Astigarraga eta Zarautz bisitatuko dituzte, besteak beste, gaurtik igandera bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide