Sanjuanetako kanta berria estreinatuta hasi dituzte festak Urrestillan

Uztarria.eus 2017ko eka. 24a, 12:08

Atzo, San Juan bezpera, ohiko pregoiaren ordez sanjuanetako kanta berria estreinatu eta kantatu zuten Urrestillako Festa Batzordekoek; bideo honetan entzun daitekeena, hain zuzen ere.

Honela dio abestiaren letrak:

Sanjuanak iritsi dira,
guztiok kalera!
Heldu, haur, zahar eta gazte
festak ospatzera.

Ekainak hogeitalaua
dugu gau motzena,
eguna ta gaua lotzen
errezena dena!

Irrintzika ta kantari
etorri dira sorginak
herria astinduz eta poztuz
gozatu sanjuanak!

Zuhaitza plaza erdian.
Suari dantzatuz,
urrestildarron indarra
argi plazaratuz!

Sinberguentzan bi aldeak
jendez giroturik,
oihu, salto ta algara,
gaur ez da lotsarik!

Irrintzika ta kantari
etorri dira sorginak
herria astinduz eta poztuz
gozatu sanjuanak! (Bis)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide