Joan den asteburuan, ekainaren 24an eta 25ean, ospatu zituzten oñaztarrek San Juan festak. Zapatuan, meza, trikitilariak eta afaria izan ziren Oñatzen, festei giro ederrean hasiera emateko. Atzo eguerdian, berriz, herri kirolek hartu zuten auzoko plaza, trikitilarien doinuak lagun. Donato Larretxearen erakustaldiak borobildu zuen hitzordua. Izan ere, kana bat baino handiagoko enborra moztea lortu zuen, 47 minututan. Hari laguntzen aritu zen Iruntxiberri, erakusle lanetan. Jon Unanue Goenatxo, aldiz, harri jasotzen aritu zen.