XXXV. Usakume tiraketa egingo dute hilaren 22an

Uztarria.eus

Iazko usakume tiraketako txapelduna. (Ollagorra)

Goizez eta arratsaldez egingo dituzte tiraketak Odria zelaian, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Izen-ematea, usoak barne, 40 eurokoa da, eta zabalik dago jada. Lehenengo 10 sarituek ordainsaria eta oroigarria jasoko dituzte.

Uztailaren 22an, San Inazio festen egitarauaren barruan, XXXV. usakume tiraketa izango da, Ollagorra elkarteak antolatuta. Goizez eta arratsaldez egingo dituzte tiraketak Odria zelaian, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Izen-ematea, usoak barne, 40 eurokoa da, eta zabalik dago jada. 

Hiru usakume botako dira jarraian, eta hirutik hiru asmatzen dituztenen artean 2.000 euro banatuko dira. Lehenengo 10 sarituentzat ordainsaria eta oroigarria egongo dira, eta baita lehenengo beteranoarentzat, juniorrarentzat, emakumezkoarentzat, elkarteko lehenengoarentzat eta herriko aurrenarentzat ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide