Gazteek Global Training bekak eska ditzakete, uztailaren 14a bitartean

Uztarria.eus 2017ko uztailaren 4a

Sei hilabetez atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera ematen zaie gazteei, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jardueretan eta proiektuetan. 

Beste urte batez, 60 Global Training beka eskainiko dituzte Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, unibertsitate titulazioa eta goi mailako Lanbide Heziketa dituzten gazteentzat. Programa horri esker, sei hilabetez atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera ematen zaie gazteei, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jardueretan eta proiektuetan.

Programan parte hartzeko izen-ematea uztailaren 14ko 12:00ak baino lehen egin beharko da. Parte-hartzaileek, Iraurgi Berritzeneko bulegoan aurkeztu ahal izango dute Internet bidez egindako izen-ematea osatzeko dokumentazioa. 

Hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • CVa ingelesez eta gaztelaniaz.
  • Motibazio gutuna (ingelesez eta gaztelaniaz).
  • Argazkia, karnet tamainakoa.
  • Titulu ofizialak (originala eta kopia): kasu honetan, originala eta kopia konprobatu eta kopian zigilua jarri (kopia norberak gorde).
  • Ikasketak 2017an bukatu eta titulu ofiziala oraindik jaso ez bada, espediente akademikoa aurkeztu ahal izango da, kreditu guztiak egin izana justifikatzeko.
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia): kasu honetan, originala eta kopia konprobatu eta kopian zigilua jarri (kopia norberak gorde).
  • Aitorpena (webgunetik deskargatu behar da).
  • NANaren fotokopia.

Izen-ematea Internetez eginez gero, ziurtagiria izena emandakoan agertuko da. Informazio gehiagorako, Iraurgi Berritzeneko 943- 85 11 00 telefono zenbakira deitu edo sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzi ahal izango da. 

Bekei eta proiektuei buruzko informazio guztia, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide