Uda iritsi besterik egin ez bada ere, Azpeitiko Kulturaz kooperatiba hasi da uda ondorena prestatzen. Dantzak, kontzertuak eta bestelako kontuak ditu iragartzeko prest Kulturazek. Baina gaur, asteartea, uda osterako prestatutako ikuskizun baten berri eman du: David Guapo bakarrizketatzailearen emanaldia.
Bartzelonako komikoak urriaren 28an eskainiko du #quenonosfrunjanlafiesta II ikuskizuna, Soreasu antzokian, 22:30ean hasita. Errekurtso asko dituen komikoa da Guapo. Umoreaz gain, musika, ironia eta lotsagabekeria lantzen ditu bere saioetan. 10 urtetik gora daramatza antzokietan, eta bost telebistan.
Sarrerak eskuragarri
Guapok 90 minutu inguruko saioa eskainiko du Soreasu antzokian, eta ikuskizunaz gozatu nahi dutenek eskuragarri dituzte emanaldirako sarrerak jada 18 eurota, www.kulturaz.eus webguneaen.