Ugaitz Agirregomezkorta: "Bihotzean piztutakoa da itzali dudan surik handiena"

Erabiltzailearen aurpegia Erotikan Plax! 2017ko uzt. 5a, 14:13

Azpeitiko suhiltzaileen parkean lan egiten duen Ugaitz Agirregomezkortak erantzun ditu ekaineko Uztarria Aldizkarian Erotikan Plax! sexu-galderen erantzunak.

Lanaren alderik gustukoena?

Inprobisazioa.

Entrenamenduak, praktikak... Aurrez etxeko lanak ondo egiteak laguntzen du? Eta sexualitate kontuetan zer landu behar da aurrez?

Konfiantza.

Sua, piztu edo itzali?

Itzali.

Zein da itzali duzun surik handiena? 

Bihotzean piztutakoa.

Norekin kiskalduko zinateke?

Bikotekidearekin.

Suhiltzaileak, normalean, oso desiratuak izaten zarete...

Lanerako deitzen digutenean, batik bat (kar, kar, kar).

Nondik aterako zinateke ziztu bizian?

Armairutik.

Ausardia behar da...

Sentitzen dena esateko.

Bitxikeriarik edo sexualitateari lotutako anekdotarik?

Behin, lankideak igogailuan harrapatuta gelditu ziren gizon-emakume batzuk ateratzera joan ziren. Igogailua irekitzea lortu zutenean, hala esan omen zien emakumeak: “Hara, hauek ez dira egutegikoak!”.

Zer iruditu zaizu Bilboko suhiltzaileen egutegia?

Komentariorik ez.

Geroz eta emakume suhiltzaile gehiago dago...

Frogak gainditzen dituen edonor, aurrera.

Lanetik kanpo laguntzen du suhiltzaile jantziak?

Ez luke hala izan behar, baina zenbait kasutan bai.

Plazer hutsagatik egiten duzun zerbait?

Bizitzaz gozatu.

Zintzilik duzun desioren bat?

Himalaiara joatea.

Usain bat?

Kresalarena.

Kolore bat?

Gorria

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide