Gaur, astelehena, zabaldu dute Iraurgi Saskibaloi Taldeko hastapen eskolan izena emateko epea, eta hilaren 21era arte egongo da zabalik. 2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena teknifikazio eskolan.
Izen-ematea hiru modutara egin daiteke: Interneten formulario bat beteta, Interneteko izen-emate orria inprimatuta ISBren bulegoan (Ildefonso Gurrutxaga, 10) utzita edo izen-emate orria ISBren bulegoan bertan beteta. Bulegoa zabalik izaten da astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era.
Informazio gehiago nahi duenak 675-70 70 10, 657-79 35 92 edo 635-73 96 99 telefono zenbakietara deitu dezake.