Zezen Beltz elkarteak eta Azpeitiko Udalak hil honen 20an aurkeztuko dute Errekortarien Txapelketako aurtengo saioa, eta orduan emango dituzte xehetasun gehiago. Bitartean, hemen sarrerei buruzko informazioa.
SARREREN PREZIOAK
Orokorrak, numeratu gabeak:
0-4 urte: doan (baina ezingo dute eserleku bat okupatu; heldu baten magalean egon behar dute).
5-14 urte: 10 euro.
15 urtetik aurrera: 15 euro.
Numeratuak:
Barrera:
- Itzala: 20 euro.
- Eguzkia-itzala: 20 euro.
- Eguzkia: 20 euro
Grada, 1. ilara:
- Itzala: 20 euro
- Eguzkia: 20 euro
Palkoa:
- 1. ilara: 20 euro.
- Orokorra: 18 euro.
SARREREN SALMENTAK
Numeratuak:
Tokia: Azpeitiko udaletxe azpian.
Uztailak 14 (ostirala): 18:30 – 20:30
Uztailak 15 (larunbata): 12:00 – 14:00
Uztailak 21 (ostirala): 18:30 – 20:30
Uztailak 22 (larunbata): 12:00 – 14:00
Uztailak 24 (astelehena): 18:30 – 20:30
Uztailak 25 (asteartea): 11:00 – 14:00
Numeratu gabeak (asteazken honetatik aurrera):
Azpeitian: Pastorkua, Juantxo Txiki, Iraurgi SB, Ametsa, Korrale, Eguzkitza, Azpeitia, Etxe Zuri, Jim Clark, Kantoi eta Sanagustin kulturgunea.
Azkoitian: Elurre.
Egunean bertan, arratsaldez:
Sarrerak erosteko aukera izango da, zezen plazan. Leihatila 17:00 aldera irekiko da.
Sarrerak aurrez erostea gomendatzen da.