Aurrenekoz bildu da Iraurgi Berritzenen sare kontseilu berria

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2017ko uzt. 11a, 17:40

Gaur, uztailak 11, bildu da Iraurgi Berritzenen barruan egituratzen den eragile sarearen kontseilua. Eskualde ikuspegia oinarri eta garapen sozioekonomikoa xede, enpresa, ikastetxe eta udalen arteko lankidetza indartu eta proiektu erreferente eta estrategikoak sustatu nahi ditu taldeak.

Lan bileran zehar, Iraurgi Berritzeneko gune ezberdinetan landu diren lan lerro eta proiektuak aurkezteaz gain, enplegua izan da hizpide. Eskualdean, datorren ikasturtean enplegua sustatzen jarraitzeko proposamen ezberdinak eztabaidatu eta adostu dira. Azken hilabeteetan, besteak beste, Iraurgi Berritzenen antolaketa ereduan egindako aldaketak tarteko, sare kontseiluaren egitura egokitu da. Ondorioz, gaur egun, sare kontseilua, Enpresa Guneako bi enpresa ordezkarik, Hezkuntza Guneako ikastetxeen eta Lanbide Heziketako ordezkari banak eta Garapen Guneako 2 udal ordezkarik osatzen dute.

Sarearen kudeaketa kontseilu berria honela egituratzen da:

  • Ikastetxeen ordezkaritza: Maje Agirre (Iraurgi Ikastetxea)
  • Lanbide Heziketa: Eduardo Sudupe (Urola Lanbide Eskola)
  • Enpresa handien ordezkaritza: Cruz Alberdi (Sidenor)
  • Enpresa txikien ordezkaritza: Edurne Odriozola (Odrinox)
  • Udal Ordezkaritza: Agustin Lizarralde (Azpeitiko Udala) eta Ana Azkoitia (Azkoitiko Udala)
  • Iraurgi Berritzen Teknikariak: Begoña Beobide, Itziar Abarisketa, Iosu Sorazu.

Datorren kudeaketa kontseilua urrian egitea aurreikusten dute Iraurgi Berritzeneko kideek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide