'Euskal Herriko genozidioa' hitzaldia eskainiko du Xabier Irujo ikerlariak eta historialariak igandean, Sanagustinen

Uztarria.eus 2017ko uzt. 11a, 19:23

Solasaldia 12:00etan hasiko da, eta ondoren hamaiketakoa izango da bertaratzen direnentzat. Nabarraldek eta Urolakoen Napar Zuzterrak Taldeak antolatu dute hitzaldia.

Xabier Irujo Ametzagak Euskal Herriko genozidioa, 1936-1945 hitzaldia eskainiko du igandean, hilaren 16an, Sanagustin kulturgunean. Irujo ikerlaria, historialaria eta Nevadako Reno Unibertsitatean Euskal ikasketan zuzendari ordea da. Solasaldia 12:00etan hasiko da, eta behin hori bukatutakoan, bertaratzen direnentzat hamaiketakoa egongo da kulturgunean bertan. 

Nabarralde eta Urolakoen Napar Zuzterrak Taldea arduratu dira solasaldia antolatzeaz, eta interesa duen herritar orori dei egin diete hitzaldira hurbil daitezen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide