Mikroipuinak, esku-eskura

Uztarria.eus 2017ko uzt. 12a, 14:35

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora edo Turismo Bulegora bertaratzen direnek gailu berri batekin egingo dute topo. Sormen literarioa sustatzeko helburuarekin abiatutako Kultur Dealers izeneko egitasmoaren fruituak dira Azpeitira iritsi den makina, eta bertatik irteten diren mikroipuinak. Bi testu mota eskaintzen ditu gailuak: "sorkuntzakoak eta pentsamendukoak". Horiek guztiak Euskal Herriko hainbat txokotako herritarrek idatzitakoak dira. Izan ere, Kultur Dealersek parte-hartze prozesu bat ireki zuen duela hilabete batzuk, edonori jatorrizko mikrokontakizunak bidaltzeko aukera eskaintzeko xedearekin. Aurkeztu ziren ipuinetako batzuk irteten dira makinatik. Kontakizunak euskaraz ez ezik, gazteleraz, ingelesez eta frantsezez daude idatzita. 

Kultur Dealers Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren ekimen bat da, "sormen literarioa sustatzeko eta kalera eramateko".

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide