Atzegiko kideek 'Go!azen' telesaileko aktoreekin egoteko aukera izan dute

Uztarria.eus 2017ko uzt. 13a, 13:25

Go!azen ETB 1eko telesailaren grabaketak egiten ari dira azken asteotan Esklabetako komentuan, eta asteartean bisita berezia jaso zuten telesaileko aktoreek. Hain zuzen ere, Atzegiko kideak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Imanol Lasa eta Maite Peña diputatuak grabaketan izan ziren. Dozenatik gora gaztetxo joan zen Esklabetara, eta telesaileko aktoreekin egoteko parada izan zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide