Herritar batek Uztarriara igorritako irudia da honakoa. Bertan ikus daitekeenez Urola ibaian apar zuria agertu da gaur goizean, Sanjuandegi auzoa eta Etxebeltz-Izarra lotzen dituen zubiaren ondoan, Salbe auzoan. Herritarrak azaldu duenez, 11:00ak aldera hartu du irudia, eta ibaia apar zuriz beteta zetorren orduan. "Kezkagarria" dela iritzita bidali dio argazkia Uztarriari. Era berean, Udaltzaingora ere igorri du abisua, "isurketa zer dela eta gertatu den aztertzeko eta arazoa konpontzeko".
Udalak azaldu duenez, isuriaren berri emateko 112 eta Gipuzkoako ur kontsortziora abisua eman dute jada, eta isuria gelditzeko zein arrazoia argitzeko ikerketa abian da.