Dozenaka lagun, 'Euskal Herriko genozidioa' hitzaldian

Uztarria.eus 2017ko uztailaren 17a

Xabier Irujo ikerlari eta historialariak Euskal Herriko genozidioa hitzaldia eskaini zuen atzo, igandea, Sanagustin kulturgunean. Urolakoen Napar Zuzterrak Taldeak antolatu zuen solasaldia, eta dozenaka lagun bertaratu ziren Irujoren hitzaldia entzutera. 

Hurrengo hitzordua uztailaren 25erako jarri dute Urolakoen Napar Zuzterrak Taldeko kideek. Orduan "nafar banderari gorazarre" egingo diote. Perez Arregi plazan elkartuko dira 10:30ean, 11:00etan abiatuko dira Erdikaletik plazara eta 11:15ean ekitaldia egingo dute plazan. Bertan txalaparta, irrintziak jotak eta Nafarroako dantzak izango dira, besteak beste. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide