"Euskal presoak, iheslariak eta deportatuak festetara" aldarria herrira iritsiko da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2017ko uzt. 19a, 13:15

Iazko ekitaldiko irudi bat.

19:00etan euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko manifestazioa izango da plazatik abiatuta. 21:00etan, berriz, herri afaria eta ekitaldia egingo dira Frontoi Txikian. 

Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean nahi ditugula aldarrikatzeko, Euskal presoak, iheslariak eta deportatuak festetara eguna ospatuko da zapatuan, uztailaren 22an. Egun, lau azpeitiar preso daude etxera itzuli ezinda. Josu Urbieta Pow, Joseba Segurola Xegu eta Gotzon Aranburu Espainiako zein Frantziako espetxeetan sakabanatuta. Etxarte, aldiz, Kuban dago. Lau azpeitiar horiek herriko festetan egoteko garaia dela uste dugu Haujijijai festa batzordean, eta ozen adierazi nahi dugu gurekin festak ospatzen nahi ditugula. Espetxeak husteko garaia da, ezin delako benetako konponbiderik egon herritarrak festetan falta bazaizkigu.

Honako ekimen hauek antolatu ditugu zapaturako:

  • 12:00etan, "adin txikikoak eta dispertsioa" lelopean, mural margoketa. 
  • 19:00etan, manifestazioa plazatik abiatuta "Euskal presoak, iheslariak eta deportatuak festetara" lelopean.
  • 21:00etan, herri afaria eta ekitaldia, Frontoi Txikian. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide