2017/07/25 02:00

Santio eguna

Azpeitia

10:30ean: Goiz eresia, Udal Musika Bandaren eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.

XXXIII. Cesar Valverde Txapelketaren finala, Frontoi Txikian.
Kategoriak: pre benjamin B, pre benjamin A, benjamin B, benjamin A, alebin eta infantil.
Nafarroako banderari omenaldia, Perez Arregi plazan.

Ondoren, kalejira Erdikaletik plazara.

11:00etan: Eskualde mailako arraza ezberdinen ganadu erakusketa: limusina, blonda, pirenaika...

-XIX. Gazta Lehiaketa. Idiazabal jatorri deituraren barne dagoen artzain gaztak parte hartu ahal izango du.
-Hazparnekoei harrera eta ongi etorria. Baserritar egunean ekintza ezberdinetan parte hartuko dute egunean zehar.


12:00etan: XLV. Sagardo Lehiaketa, plazan. Txekor errea eta parrillan egindako hegaluzea dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren herritar guztiek. Aldi berean, Amets Arzallus, Beñat Lizaso eta Sebastian Lizaso bertsotan ariko dira, eta Laja (aita-semeak), Lutxurdio eta Berastegi trikitilariek beren doinu eta kantuez alaituko gaituzte.

18:00etan: Kantu poteoa, San Martin egoitzatik hasita.

18:30ean: Errekortariak, zezen plazan.

19:30etik 22:30era: Jainekin txarangaren musika alaia, kaleetan zehar.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide